XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Onela zegon 1892`garreneko otsaillean.

Ez dagon tokitik ezin atera ordea, ta asarre bizian iru egun barru itzultzekotan joan ziran.

Ain txuxen.

Jaunak ala naita, Arakistain`dar Ibon jaunak, Arkaia jaunaren izenez, bi milla pezeta biali zizkion.

Segovia'tik aruntza azkar joateko dei egin zioten.

Eta, bidean arkitzen ziran ikastetxe eta lagunak ikusi ondoren, Tolosa'n zan berriro Dagonillaren 11'garrenean.

Beti oi-zituan lagunak artuta, il orren 23'an, Donostia'ra joan zan, an bustialdiak artzeko asmoz.

Bañan laister zituan eskabideak atzetik.

Len berrogei milla erreal eman zizkion andre batek, aiek berriz itzultzeko eskatzen zion.

Ondoren, arotzak ogeitamar milla erreal bear zituztela; eta, ordaintzen ez bazituan, auzitara joko zutela.

Alde guzietatik ito bear zuten.

Estualdia agertuaz, eskutitz au idatzi zuan: Bustialdi epelak on egiten didate; bañan, Jaunari eskeintzeko zerbait izatearren, Tolosa'tik gaztigatzen didate, alde batetik eta bestetik eskea besterik ez dariotela; eta ez dietela angoak arrazoiai begiratzen.

Nik ez dakit zer egin.

Onela lasa egoterik ez dago.

Datorren asteazkenean, Joseba deunaren bederatziurrena asi.

Gazteiz'ko Gotzai jaunaren baimenez, Bilbao`ra eskera joan zan; eta, orrillaren 18'tik 22'ra arte ibilli ondoren, bildu zuanarekin Tolosa'ra berriz itzuli.

Ill artako 28'an izango zan Joseba deunaren ikastola-zabalkundea.

Naigabeak jarraitzen zuten, ordea.